AIARALDEA HEMEN

Kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria

Erredakzioa 2025ko mar. 12a, 08:00

Euskal Herriko inauteriak ezagutzeko infografia txikia prestatu dugu. / Aiaraldea.eus

Inprentatik iritsi berri da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. Gai interesgarri ugari jorratzen ditu agerkariak, elkarrizketa eta erreportajeen bidez.

Kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekari berria, 213. zenbakia alegia. Gai interesgarri ugari jorratzen ditu agerkariak 32 orrialdeetan bildu ditugun elkarrizketa, erreportaje eta bestelako edukien bidez.

Laudioko bi emakume elkarte erreferenteren historian sartu gara burubelarri martxoko lehenengo hamabostekari honetan. Horretarako Isabel Urkijo Azkarateren testigantza baliatu dugu. Avillo eta Solastiar elkarteei buruzko lan bana osatu du berriki Urkijok, elkarteen 30. urteurrena probestuz. 

Inauterien irudi zaparradari ere tokia egin diogu hamabostekarian. Aiaraldeko kazetariok herriz herri ateratako ehunka argazkien lagin txikia atondu dugu hamabostekariko orrietan. Baina ez hori bakarrik, inauterien magiaz disfrutatzen jarraitzeko unitate didaktiko berezia prestatu dugu, Euskal Herriko eta Aiaraldeko inauterietako hainbat ohitura ezagutzeko parada eskainiz.

Hauek eta beste hainbeste gai interesgarri aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da argitalpena eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide