Aiaraldeko hezkuntza publikoko ikastetxeak duela urte batzuk hasi ziren biltzen hezkuntza, oro har, eta hezkuntza publikoa bereziki, bizitzen ari den erronkei buruz eztabaidatzeko eta estrategia bateratuak jorratzeko. Bi ardatz nagusi izan dituzte: hezkuntza-kalitatearen eta irudiaren etengabeko hobekuntza.
Bide bikoitz hori jarraiki, gai ugariri heldu diete elkarlanean: euskararen eta euskal kulturaren transmisioa, irakurzaletasuna eta irakurketan trebakuntza, teknologia berrien egokitzapena eta erabilera arduratsua, irakaskuntza metodologia berrien egokitzapena eta inplementazioa, bizikidetza positiboaren sustapena...
Lan hori ikusarazteko asmoz, logoa sortu dute hezkuntza zentroek, eta zabaltzeari ekin diote dagoeneko, lankidetza horren ikur bilakatu dadin.
Hain zuzen, eskualdeko ikastetxe publikoen asmoa izan da hezkuntza publikoa islatzen duen irudi bakarra eratzea, tangram jolas hezitzailean inspiratuta.