Urbidek salatu du iruzurra egiten saiatu direla bere izenean. "Pertsona batzuek telefono-dei batzuk jaso dituzte Urbideren izenean uraren egoerari buruzko inkesta bat egiteko (kloroa, karea, etab.), ur-iragazkiak saltzen saiatzeko", ohartarazi du Arabako Ur Partzuergoak.
Horren aurrean, erakundeak ziurtatu du ez dituela horrelako inkestak egiten eta ez duela salmenta kanpainarik: "Segurtasuna bermatzeko, Urbidetik iruzur-saiakera horien aurrean adi egotea gomendatzen dugu: halako deiren bat jasotzen baduzue, ez eman datu pertsonalik eta ez egin ordainketarik".