Greba hasiko da astelehenean Renfeko tren zerbitzuan

Aitor Aspuru Saez 2025ko mar. 15a, 13:00

Astelehenean tren gutxiago izango dituzte erabiltzaileek. / Aiaraldea.eus

Hiru greba egun eta hainbat lanuzte iragarri dituzte langileek martxoa eta apirilerako.

Renfe garraio publikoko enpresako sindikatuek iragarri dute hiru greba egun (martxoaren 17an, 26an eta apirilaren 1ean) eta lanuzteak (martxoaren 19an, 24an eta 28an eta apirilaren 3an) egingo dituztela. 2023an sinatutako akordioak ez betetzea egotzi diote Espainiako Gobernuari, eta horregatik abiatu dute borroka zikloa.

Izan ere, duela bi urte adostasuna lortu zuten sindikatuen eta Oscar Puenteren Ministerioaren artean Kataluniako Rodalieseko zerbitzuaren kudeaketa aldaketarekin langile publikoen kopurua mantendu eta bere izaera publikoari eusteko. Beharginen ordezkariek salatu dute R-1 linea ez dela mantendu interes publikoko sarean eta enpresa publiko-pribatua sortu dutela zerbitzua bere gain hartzeko.

Gutxieneko zerbitzuak

Renfek berak azaldu du greba egunetan %50eko gutxieneko zerbitzuak bermatuko dituztela aldiriakeko ordu puntetan eta %25ekoak gainerako ordutegietan. 

Lanuzteak, bestalde, indarrean egongo dira honako orduetan:

  • Martxoaren 19an: 06:00-09:00 / 14:00-17:00 / 21:00-23:00
  • Martxoaren 24an: 06:30-09:30 / 13:30-17:30 / 20:30-22:30
  • Martxoaren 28an: 06:00-09:00 / 13:30-16:30 / 20:30-23:00
  • Apirilaren 3an: 06:30-09:30 / 14:30-17:30 / 21:00-23:00

Renferen webgunean zerbitzuen eskaintza kontsultatzeko aukera egongo da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide