Eguraldi iragarpena ez zen baikorra igande goizerako, baina azkenean eguzkipean egin zen Berdintasunaren aldeko VI. Ibilbide Neurtua. Urtero bezala, ehunka lagun abiatu ziren Laudio zein Amurrioko plazetatik, eta Luiaondoko zubiaren parean egin zuten topo.
Antolatzaileak pozik azaldu dira aurtengo edizioak izandako harrerarekin, eguraldi iragarpenak zeintzuk ziren aintzat hartuta. Aurreratu dutenez, datozen asteetan egingo dute sari banaketa, data oraindik zehazteke duten arren.
Argazkiak: Ainhoa Garayo Segurola eta Txabi Alvarado Bañares