Eskualdeko bigarren argi itzalketa egingo dute bihar, klima aldaketaren aurka. Izan ere, Aiaraldeko Kuadrillako hamaika ikastetxe ari dira, besteak beste, kontsumo arduratsua jorratzen, 2030 Agendaren bitartez.
Horrela, eta iazko egitasmoari jarraipena emateko, bihar 19:30ean Luiaondoko Otueta Gizarte Etxearen aurrean, Laudioko Herriko plazan eta Amurrioko Juan de Urrutia plazan hainbat gazte bilduko dira argi itzalketan parte hartzeko.
Hain zuzen, aurten ekoizpen eta kontsumo arduratsua lantzen ari dira eta helburu hori aldarrikatuko dute. Berez, 19:50ean aipatutako hiru kokapenetan argi publikoak ere itzaliko dituzte eta testu bera irakurriko dute.
Aiaraldeko Kuadrillak deia zabaldu du, ikasleek ez ezik, eskualdeko herritarrek ere parte har dezaten ekimenean.