'Azalera' podcasta

Aiaraldeko gaurkotasuna azalera ekartzeko podcasta, ostegun honetatik aurrera ikusgai

Erredakzioa 2025ko api. 8a, 20:31

Ainize Gastaka Laudioko alkatea eta Aritz Arberas Lidl-Trek txirrindulari taldeko prestatzaile fisikoa izango dira lehen gonbidatuak, eta ikusleek bihar eguerdira arte izango dute galderak bidaltzeko aukera.  

Labetik ateratzear dago Aiaraldea Komunikabidearen podcast berria: Azalera. Astero emitituko da, eta eskualdeko aktualitatea izango du hizpide, hainbat elkarrizketa eta atalen bidez. 

Ostegun honetan (azaroak 10) plazaratuko dugu lehen atala, 13:00etan. Bi gonbidatu izango ditugu gurean. Alde batetik, Aritz Arberas amurrioarrarekin mintzatuko gara. Lidl-Trek txirrindulari taldeko prestatzaile fisikoa Itzulian murgilduta dago uneotan, eta ostiralean Urduñatik abiatuko den etaparen xehetasunak kontatuko dizkigu.

Bestetik, politika instituzionala izango dugu ardatz, Ainize Gastakarekin. Hainbat gai izango ditugu hizpide Laudioko alkatearekin, eta ikusleek ere aukera izango dute elkarrizketan parte hartzeko, galderak aurretik bidalita.

Horretarako, audio bat bidali beharko dute plazaratu nahi duten galderarekin 688 84 81 52 telefonora (Whatsapp edo Telegram bidez) edo erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera, euren izen-abizenak zehaztuta. Bihar (asteazkena) itxiko da horretarako tartea, 12:00etan. 

Eskualdeko alkate guztiei luzatu diegu saioan parte hartzeko gonbita. Modu horretan, eskualdeko aktualitatearen gaineko jarraipenean sakontzen jarraitu nahi dugu, euskarazko edukiei zentralitate osoa emanez. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!