Aldundiak dio 20 milioi inguru inbertitu dituztela dagoeneko Aiaraldeko Eskualdeko Plan Estrategikoan, eta beste 24 milioi bideratuko dituztela

Txabi Alvarado Bañares 2025ko api. 9a, 06:00

Plan estrategikoaren jarraipenerako eginiko bileretako baten irudia. / Arabako Foru Aldundia

42,2 milioi euro bideratu dituzte orotara Jaurlaritzaren eta Aldundien artean. EH Bilduk, aldiz, berehalako planaren "geldotasuna" salatu du.

42,2 milioi euro bideratuko dituzte Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek guztira Aiaraldeko Eskualdeko Plan Estrategikora, hasieran aurreikusitakoa baino ia 2 milioi euro gehiago.

Hala adierazi du Arabako Foru Aldundiak, eta nabarmendu du 21 proiektu garatu dira orain arte, 20 milioi euro inbertituta guztira, "eta gainerako aurrekontua gauzatze-bidean dago". Zehaztu dutenez, "urte anitzeko programak" dira egiten ari direnak, eta planaren ardatz nagusiak garatuko dituzte. 

Martxoko azken astean aurkeztu zuten planaren jarraipen txostena, eta bertan zehazten dira aipatutako datuak, Aldundiak azaldu duenez. Bere hitzetan, planak lortu du "eskualdeko egiturazko erronkei aurre egiteko funtsezko proiektuak eta eragileak mobilizatzea". 

Martxoko azken astean aurkeztu zuten planaren jarraipen txostena, eta bertan zehazten dira aipatutako datuak, Aldundiak azaldu duenez.

Foru erakundeak gogora ekarri du 2020an ekin ziotela lehen urratsak emateari, "eskualdearen egoera sozioekonomiko konplexuaren" aurrean. "Parte-hartze prozesu sakon baten ondorioz, 2022an Berehalako Jarduera Plana (API) aurkeztu zen, lurraldeko premiarik larrienei erantzuten zieten 8 proiektu ultzatzailerekin eta 35 ekimenekin. Oinarri horretatik abiatuta, Eskualdeko Plan Estrategikoa egin zen", azaldu dute. 

EH Bilduren kritikak

EH Bilduk plazaratutako hainbat kritiken ostean iritsi da Aldundiaren oharra. Jaurlaritzaren "geldotasuna" salatu zuen alderdi subiranistak, eskualderako berehalako jarduera plana "amaigabeko geldotasun plan bat" bihurtu zuela nabarmenduta. 

Gauza ugari bota ditu faltan talde politikoak: “Laudio Glass Hub programan proiektu bat bera ere ez da martxan jarri, eraginkortasun energetikoa eta deskarbonizazioa handitzeko neurrien balantzea tamalgarria da, ez da euro bakar bat ere inbertitu lurzoru industriala berreskuratzeko eta Murgako industrialdea abandonaturik dago, nahiz eta Aiarako Udalak horren eguneratzea eskatu duen”.

Horregatik, “eskualdean ezartzen ari diren enpresak behar bezala ez babestea” egotzi zioten gobernuari. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide