'Azalera' podcasta

'Azalera' podcasta: Ainize Gastaka, Aritz Arberas eta Guardianeko langileekin solasean

Erredakzioa 2025ko api. 10a, 12:45

Gaur estreinatu dugu Aiaraldea Komunikabidearen 'Azalera' podcasta. Ostegunetan emitituko dugu saio berri hau 13:00etatik aurrera, eskualdeko aktualitatearen nondik norakoak azalera ekartzeko.

Nahiko mardula eta sakona izan da lehenbiziko atal hau. Hasteko, Ainize Gastaka Laudioko alkatea izan dugu gurekin, udalerriko gaurkotasunezko gaien inguruan mintzatzeko. Ondoren, Aritz Arberasekin solastu gara, bihar Urduñatik hasiko den Itzuliako etaparen inguruan. 

Bukatzeko, azken orduko beste gai bat izan dugu. Izan ere, gaur goizean sinatu dituzte Guardian Llodioko langile gehienen kaleratzeak, eta auzi horri buruz hitz egin ahal izango dugu enpresa batzordeko kide den Aitor Peralekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide