Urduñan, Artziniegan, Amurrion eta Laudion antolatuko dituzte prozesioak Aste Santuan

Erredakzioa 2025ko api. 15a, 16:30

Erramu Igandeko prozesioa egin dute dagoeneko Urduñan.

Igandean izan ziren lehen prozesioak eta hurrengo egunetan jarraituko dute.

Aste Santuko prozesioak eta ekintzak iragarri dituzte Aiaraldeko lau herritan: Urduñan, Artziniegan, Amurrion eta Laudion.

Historikoki esparru horretan sona handien izan duen udalerria Urduña izan da, eta aurten ez dute kale egingo. Berez, igandean egin zuten lehen prozesioa, Erramu Igandea dela eta. 

Ostegun Santuan Tuniken Bedeinkapena egingo dute Eskolako Otoizlekuan 17:15ean eta ordu laurden beranduago prozesioa abiatuko dute Familia Santuaren Elizako Arkupeetan (Josefinoetan, alegia).

Hurrengo egunean goiz hasiko dira, 05:00etan, hain zuzen, Gurutzearen prozesioarekin. Berez, Eskola Santuak hiriko elizetan dauden "Jaunari egindako monumentuak" bisitatuko ditu.

8:45ean hurrengo prozesioa helduko da eta 11:00etan Kalbarioaren prozesioa, hiriko ezagunena, antolatzaileen aburuz. 16:30ean pregoien prozesioaren txanda izango da eta 17:30ean "Jaunaren pasioa" ospatuko dute Andra Mari Elizan. 19:00etan Hilobiratze Santuaren prozesioa egingo dute, eta euria eginez gero, elizkizuna egongo da parrokian.

Larunbatean 19:00etan kontzertu sakroa eskainiko dute Andra Mari parrokian eta 22:00etan Pazko Gaubela. Azkenik, igandean 12:00etan Kristoren berpizkundearen prozesioarekin eta mezarekin agurtuko dute Aste Santua.

Artziniega

Modu xumeagoan bada ere, Artziniegak ere ospatuko du Aste Santua parrokian. Ostegunean 19:00etan azken afaria izango da eta 21:00etan "ordu santua".

Ostiralean 12:00etan Via Crucisaren prozesioa antolatuko dute eta 17:00etan gurutzearen adorazioa. 

Larunbatean Pazkoko Bijilia hasiko dute 21:00etan eta gero txokolate jana prestatuko dute. Igandean izango da azken ekintza, 12:00etan Santutegian.

Amurrio

Ostegun Santuko prozesioa 18:50ean izango da Santa Maria parrokian, 19:00etan meza egiteko.  22:00etan ordu santua izango da.

Ostiralean 8:00etan hasiko dira ospakizunak isiltasunaren prozesioarekin Santa Marian. 11:00etan San Joseko parrokiak hartuko du lekukoa Via Crucisarekin. 17:00etan Santa Marian ekingo diote Jaunaren pasioari, 20:00etan pregoia izango da eta 21:00etan Hilobiratze santuaren prozesioa ospatuko dute.

Larunbatean eliza berean "Andra Mariren bakardadea" gogoratuko dute 12:00etan eta 22:00etan Pazkoko Bijilia burutuko dute.

Laudio

Laudiori dagokionez, Ostegun Santua azken afariaren ospakizunarekin hasiko dute 18:00etan eta jarraian prozesioa abiatuko dute Lamuzako San Pedro parrokiatik. 

Ostiral Santuan 17:00etan izango da elizkizuna eta hobiratze santuaren prozesioari ekingo diote jarraian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide