Rlantzek, Nagore Tamayok, Julen Zubietek eta Natalia Albenizek eskuratu dituzte Kultur Faktoriaren sormen bekak

Erredakzioa 2025eko apirilaren 29a

Urtarrilean egin zen iazko bekadunen lanak aurkezteko jaialdia. / Aiaraldea.eus

1.000 euroko lau beka banatu ditu Faktoriako kultur ildoak, hautatutako proiektuak laguntzeko. Horien artean, bi eskualdekoak dira eta Euskal Herriko beste txoko batzuetakoak beste biak. 

Aiaraldea Ekintzen Faktoriako kultur ildoak proiektu artistikoak babesteko bekak banatu ditu hirugarren urtez. 2025eko deialdian, Rlantz, Nagore Tamayo, Julen Zubiete eta Natalia Albeniz izan dira onuradunak. Eusko Jaurlaritzaren babesletzari esker, 4.000 euro banatu ditu kooperatibak osotara, 1.000 euroko lau bekatan banatuta.

Laguntza ekonomikoaz gain, bidelaguntza ere eskaintzen die kultur lantaldeak sortzaileei, bai eta elkarren arteko sareak sortzeko aukera ere, haien sorkuntza-lanetarako inspirazio iturri gertatzen direnak. Garatutako proiektuen emaitza edo laginak Faktorian aurkeztuko dituzte jendaurrean, ekainaren 27an egingo den jaialdian.

Faktoriako kultur ildoko arduradunek azaldu dutenez, parte hartzea nabarmen ari da handitzen urterik urte, eta horrekin batera aurkeztutako proiektuen kalitateak. Horrek, era berean, geroz eta gehiago zailtzen du epaimahaiaren erabakia. Antolatzaileak, hori bai, pozik agertu dira, diziplina ezberdinetako proposamen artistiko anitzak aurkeztu direlako, eta askok, gainera Faktoriak berak dituen balioei ekarpena egiten dietelako.

Oraingo deialdi honetan, bi dira sarituak izan diren eskualdeko sortzaileak: Rlantz musikaria eta Julen Zubiete ikus-entzunetako sortzailea.

Uhinen dantza proiektua garatuko du Rlantzek bekari esker. Ziztada (Irune Elgezabal) abeslariarekin batera osatutako taldean zortzi urteko ibilbide oparoa egin du Rlantzek musikaren munduan: 2017tik daramatzate euskaraz reggae, rap eta dub kantak ekoizten eta hiru disko eta hainbat EP plazaratu dituzte jada.  

Oraingoan bakarka, musika elektroniko atmosferiko eta esperimentalari lotutako proiektua garatuko du ekoizle amurrioarrak. Soinu-esperimentazioa oinarri hartuta, sintetizadoreak eta efektu analogikoak erabiliko ditu “textura aberatsak eta giro sakonak sortzeko”, eta euskarak ere lekua izango du kanta batzuetan. Azpimarratu dutenez, zuzenekoak hartuko du pisua, efektu gehienak eta zenbait melodia unean-unean txertatuko baititu.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Kultur Faktoria (@kultur.faktoria)

Julen Zubiete zinemagileak Argi jolasak proiektua ere izan da saritua deialdi honetan. Kuban, Katalunian eta Madrilen ikus-entzunezkoetan trebatu da Zubiete, eta bere Agur Artzai dokumentala Mendi Film festibalean saritua izan zen.

Faktoriak eskainitako sormen beka Argi jolasak ikus-entzunezko lan esperimentala garatzeko baliatuko du orozkoarrak, eta izenburuak adierazten duenez, argiak material ezberdinekin elkarreragitean nola jokatzen duen aztertu nahi du.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Kultur Faktoria (@kultur.faktoria)

Nagore Tamayo eta Natalia Albeniz dira eskualdetik kanpoko bekadunak. Dantzaria da lehena, eta Nolako Zura. Hileta bat inozentziari pieza onduko du bekaren laguntzaz. Dantza garaikidea, jotak eta samplerrak bat egingo dute “ama-alaba harremanaren arrakaletatik inozentzia hil, eta errealitateari pastel koloreak kentzeko” asmoa duen lan honetan.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Kultur Faktoria (@kultur.faktoria)

Azkenik, arte plastikoei lotutako proposamen bat landuko du Natalia Albenizek. Pertsonok banaka zein kolektiboki hausnartzea da Menditik ibili, Uretan sartu proiektuaren asmoa, "gure nortasunaren eraikuntzan naturguneekin elkarreraginak daukan rolari buruz". Gainera, espazio horiek hautemateko dugun moduaren inguruko gogoeta egitea ere bilatuko du lanak.

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Kultur Faktoria (@kultur.faktoria)

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide