Bost ekitaldi utziko ditu Poetak Maiatzean kultura ekimenak Aiaraldean

Erredakzioa 2025eko apirilaren 30a

Olerkia Aiaraldera ekarriko du Poetak Maiatzean ekimenak. / @poetas_mayo

Gasteizko nazioarteko olerki jaialdiak isla izango du Aiaraldeko lau herritan: Urduñan, Artziniegan, Laudion eta Aiaran.

Olerkia gogoko dutenek bost ekitaldi izango dituzte adierazpen artistiko horrekin gozatzeko, Poetak Maiatzean ekimenari esker. Lehenengo hitzordua igandean izango da Urduñan 11:00etan Antzinako Andra Mariko santutegian. Zehazki, errezitaldia eskainiko dute otxomaioen testuinguruan.

Bigarren ekintza bikoitza izango da. Hasteko, umeentzako tailerra egongo da 17:30ean. Gero, 19:00etan, helduentzako beste tailer bat prestatuko dute, errezitatzen ikasteko. Proposamen biak maiatzaren 6an, asteartean, egingo dituzte Artziniegako liburutegian.

Maiatzaren 12an egitarau bikoitza egongo da berriz. Alde batetik, Amurriok Krzysztof Galas, Alina Galas eta Alicja Maria Kuberska poloniarren, Pedro Licona eta Clara Eugenia Ronderos kolonbiarren eta Pedro Licona eta Concha Garcia andaluziarren bisita izango du. 11:30ean Amaurre Ikastetxean errezitaldia egingo dute ikasleekin eta 18:30ean La Casonan modu irekian.

Bestetik, 12an ere, Grupo Klan-Destin@s taldeak ikus-entzunezkoak eta poesia uztartuko ditu Artziniegako udalbatza aretoan 18:00etan, Prefieren el jueves al infinito ikuskizunean.

Azkenik, Laudion ekitaldi inklusiboa egingo dute 11:30ean Kasinoan. Horretarako, Apdema elkarteko kidea den Aitor Cuestak bere olerki batzuk irakurriko ditu, tokiko beste zenbait sortzailerekin batera. Errezitaldia musikatua izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide