Fermin Muguruza musikariak nazioarteko bira antolatu du Kortaturekin atera zuen lehen maketaren 40. urteurrena ospatzeko. Irungo artistak Bilbon hasi zuen ibilbidea iaz eta Espainiako Estatuan eta Europan hainbat kontzertu eskaini eta gero, Amerikan arituko da maiatzean.
Ekainaren 14an, ordea, Donostian izango da hitzordua. Hiru taldek joko dute aurretik eta Muguruza eta bere kideek 21:00etan hartuko dute oholtza.
Kontzertua ikusteko autobusa antolatzen ari da Ez Dok Bape musika taldea, zeinak Ugaoko eta Aiaraldeko kideak dituen.
Garraioa 15:30ean aterako da Laudiotik (Institutu aurretik) eta hurrengo geldialdia Ugaon (Herrikon) izango du 15:45ean. Donostian, Anoeta estadioan bertan utziko ditu bidaiariak. Itzulera 1:00etan izango da, estadioaren aurretik.
Interesdunak 652755154 telefono zenbakiarekin jar daitezke harremanetan WhatsApp aplikazioaren bidez.