'Hurrengo Geltokia' podcasta

Hauxe da Hurrengo Geltokia: podcast berria asteazkenetik aurrera ikusgai

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 19a

Bi asteazkenean behin plazaratuko den podcast berri honetan, "benetan axola duten gauzei buruz mintzatzera" gonbidatuko dituzte komunikabideko kideek hainbat aiaraldear. 

Bideopodcast berria abiatuko du Aiaraldea Komunikabideak: Hurrengo Geltokia. Asteazken honetan aterako da labetik, eta bi astean behin emitituko da.

Aktualitatearen zurrunbilotik kanpo dauden baina, era berean, herritar askoren ahotan dabiltzaten gaiei buruz patxadaz solasteko parte hartuko dute podcastean hainbat gonbidatuk, Faktorian bertan atondutako platoan. Haien lanbideak, zaletasunak edo bizi esperientziak direla eta asko esateko duten aiaraldearrek hartuko dute hitza bi asteazkenean behin.

Podcasta iragartzeko zabaldutako bideoan aurreratzen denez, bestelako erritmo bat izango dute saio berri hauek, eta gertakizun zehatzek baino, gure artean isilka dabiltzan galdera potoloek hartuko dute lekua. Spotak, era berean, Hurrengo Geltokia su geldoan kozinatutakoa dela aditzera ematen duten hainbat pista agerian utzi ditu dagoeneko, kolorea (edo hobeto esanda, kolorerik eza) da horietako bat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide