Kultur sorkuntza Aiaraldean

'Walking About', Barrrk bandaren estudioko lehen lana

Aimar Gutierrez Bidarte 2025eko maiatzaren 21a

Jentilzulo Kulturgunean eskaini zuten lehenengo kontzertua. / Gonzalo Quincoces

Sei abestiz osatutako EPa plazaratu berri du Barrrk bandak. Larunbatean Orozko Rock jaialdiko oholtzan arituko dira, ohiko estilo "fresko eta dantzagarriarekin".

Azaroan igo zen Barrrk taldea aurrenekoz eszenatoki batera, eta honezkero esku artean dute estudioko lehen lana. Walking About, sei abestiz osatutako EPa plazaratu berri dute, taldearen sinadura bilakatu den estilo "dantzagarri eta freskoari" eutsita. Etiketetatik ihesi jarraitzen du Laudio, Orozko, Bilbo eta Malagako lau lagunek osatutako bandak. Post-rock, post-punk, rock... ez dute euren burua estilo bakar baten barruan kokatu nahi.

Eten Espazio Sonoron grabatu dute Barrrk taldeko kideek haien lehenengo EPa. "Bi egun eman genituen grabaketa lanetan, eta laurok batera grabatu genituen kanta guztiak", azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari.

Produkzioa eta masterizazioa La Kabaña eta Alvaro Olaetxearen esku egon da , EParen iruditegiaren diseinua, adiz, Asier Riosen lana izan da. Spotify-n eta Youtuben dago entzungai lana.

Orozko Rock

Larunbat honetan, maiatzak 24, Orozko Rock jaialdian kontzertua eskainiko du Barrrk bandak. Etxean arituko dira, lehen kontzertua eskaini zuten Jentilzulo Kulturgunetik metro gutxira eta. Oraindik ziurtatzerik ez duten arren, larunbaterako EPak formatu fisikoan izatea da taldekideen asmoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide