Aiaraldea Bizikletea ekimenak arrakasta izan zuen asteburuan. Dozena bat emakume batu ziren Amurrio, Aiara, Sodupe eta Okondoko errepideak zeharkatzeko.
Tropelean joaten ez zekitenek ikasteko parada izan zuten eta bati katea atera arren, berehala konpondu zuten egoera.
Kirola eskaini ez ezik, pote bat hartzeko aukera ere eman zuten antolatzaileek, eta bihar berriro animatuko dituzte emakume txirrindulariak mendira bizikletan joateko.
Izena eman nahi dutenek esteka honetan egin dezakete. 10:00etan izango da hitzordua Amurrioko Mendiko Eskolan eta Aiarako mendiak zeharkatuko dituzte 38 kilometro ibilbidea beteta.
Esti Orcasitas da ekimenaren sustatzaileetako bat. Iragan astean elkarrizketatu genuen 'Azalera' podcastean:
ç
Argazkiak: Esti Orcasitas Vicandi