Kalean da honezkero Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 218. zenbakia. Gai interesgarri ugari jorratu ditugu agerkariaren 32 orrialdeetan, baina protagonismo berezia hartu dute musika jaialdiek.
Izan ere, Orozko Rock jaialdiaren behin betiko agurraren eta Aiara Fest jaialdiaren lehenengo edizioaren artean argitaratu dugu hamabostekariaren edizio berria. Aitzakia baliatu dugu musika festibalen atzean dagoen guztia bertatik bertara ezagutzeko.
Hamaika gai
Musika ez ezik, beste hamaika jai ere jorratu ditugu agerkariko orrietan: Laudioko orkidea basatiei buruzko erreportajea, herriz herrikako aktualitatea, Kuluxka Antzerki Taldearen azken lana, Amurrioko Egurre Jam jaialdia... Elkarrizketei ere eskaini diegu tartea.
Irakurleak Nahikari Nuñez influencerraren, Unax Fernandez Playmobil bildumazalearen, Loza raperoaren edota Almudena Otaola idazlearen konpainia izango dute.
Hauek eta beste hainbeste gai aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.