2025/06/03 18:30 - 20:30
'Aiaraldea Helarazi' · Natalia Albenizen eskutik (2025eko Faktoriako sormen bekaduna)
Aiaraldeko biztaleen istorio eta lekuen inguruan gogoeta egingo dugu marrazketa eta margoketa teknika desberdinen bidez. Horretarako, euskarri gisa partekatuko dugun landare-paper biribilki batetik abiatuko gara, non irudi, forma eta ehundura desberdinak kalkatuko ditugu konposaketa kolektiboa egite aldera.
Ekarri beharrekoa: Tailerrean parte-hartzeko Aiaraldeko argazki pare bat gutxienez (edo gehiago nahi baduzu) ekarri behar duzu. Paisaia presente dagoen argazki bat izan behar da, mota guztietako paisaiak (etxe barrukoa, hirikoa, landa eremukoa... pertsonak agertu daitezke).
Tailerra bere sormen bekaren baitan garatzen du. Hurrengo lerroetan bere proiektua ezagutu.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.