Operazio zabala egin du Guardia Zibilak Aiaraldean

Erredakzioa 2025ko eka. 2a, 14:10

None
None
None
None
None
None
None
None
None
None

Gutxienez, Amurrion eta Laudion esku hartu dute Guardia Zibileko agenteek. Erakunde armatuak adierazi dio Aiaraldea Komunikabideari ikerketa sekretupean dagoela.

Gaur goizean Guardia Zibilak bi etxebizitza inguratu ditu Amurrioko herrigunean eta Gardea auzunean, 07:00ak aldera.

Gardeako auzokide batek aipatu du ez dietela eraikinetik irteten utzi operazioa hasi eta ordubete baino gehiago igarota ere. 

Gutxienez, dozena erdi ibilgailuk parte hartu dute esku-hartzean eta baita kamuflatutako auto ugarik ere. Ertzaintzaren babesa ere izan dute. Polizia autonomikoak argitu dio Aiaraldea Komunikabideari Guardia Zibilaren ikerketa dela eta hedabidea Arabako Komandantziarekin jarri da harremanetan.

Guardia Zibilaren prentsa zerbitzuak adierazi dio Aiaraldea Komunikabideari ikerketa sumarioko sekretupean dagoela eta, ondorioz, ez dutela ezer zabalduko epaileen oniritzia izan arte. Komunikabideak galdetuta, agenteek aipatu dute hori ez dela gaur izango.

Gauzak horrela, hedabideak ezin du zehaztu atxilotuak egon diren, zer delitu mota ari diren ikertzen ezta operazioa soilik Aiaraldean den edota Espainiako Estatuko beste puntu batzuetan ere.

Informazio gehiago izan ahala joango gara albistea eguneratzen. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide