Arrankudiaga-Zollotik abiatu eta Untzuetako gazteluko aztarnetara jo zuten hainbat herritarrek larunbatean, urtero bezala. Hasierako asmoa eraikuntzaren iragan nafarra aldarrikatzea izan zen. "Duela bost mende Nafar Estatua suntsitu zuten, baina geroztik borrokaren katea ez da eten", aipatu zuen Txutxi Ariznabarreta alkateak, zeinak hitza hartu zuen tontorrean.
Ariznabarretak, gainera, gogora ekarri zuen 20 urte bete berri direla Jon Idigoras HBko kide historikoa hil zenetik: "Hainbat mendeko haria lotu zuen Jonek eta oraindik ere belaunaldi gazteak batzen dira borrokara, Euskal Errepublika independentea eratu arte. Batailak galdu ditugu, baina gerra guk irabaziko dugu".
Argazkiak: Txomin Egiluz