Arabako Foru Aldundiak gaur aurkeztu du 2025eko Bide Zoruen Plan berria. 4,1 milioi euroko aurrekontua dauka eta Aiaraldeko zenbait gunetan eragingo du.
Izan ere, Jon Nogales Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Saileko foru diputatuak iragarri du A-625 errepidean zuloak, pitzadurak eta deformazioak dituzten gune jakin batzuk konponduko dituztela, fresatuta eta errodadura geruza birjarrita. Amurrio eta Laudio artean izango dira lan horiek.
Bestalde, errodadura geruza berritu eta jarduketa jakin batzuk ere egingo dituzte Urduñako mendatean.
Delika, Murgia, Zuhatza eta Menoioko Administrazio Batzarretan, aldiz, herrien sarreretan eragingo dute: "kasu batzuetan hartxintxarrez ureztatuz eta beste batzuetan fresatuz eta bide tarte osoetako eta gune jakin batzuetako zorua birjarriz".