Renfek iragarri du asteburuan, hau da, ekainaren 14an eta 15ean, lanak egingo dituela Basauriko tren geltokian, integrazioa eta irisgarritasuna hobetzeko. Horrek eragin zuzena izango du zerbitzuan, trenen mugimendua etengo baitute.
Hori dela eta, garraio konpainiak autobusak kontratatu ditu Arrigorriaga eta Abando arteko tartea egin ahal izateko.
Guztira, autobusek 179 bidaia egingo dituzte eta horietako 152 Aldiriko zerbitzurako izango dira, hau da, C-3 lineako erabiltzaileentzat.