ERREPORTAJEA

Hezkuntza eta bizitzaren alde, ikasgelatik pantaila handira

Aimar Gutierrez Bidarte 2025ko eka. 17a, 07:36

None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None

Juventud que no se atreve izenburupean, “hezkuntzaren eta bizitzaren ilusioaren” aldeko film laburra ekoitzi dute Laudio eta Amurrioko EPAko ikasle eta irakasleek. Luis Vil zinemagileak zuzendutako sei minutuko pieza Amurrio Antzokian aurkeztu zuten iragan ekainaren 4ean, emozioz beteriko ekitaldian.

“Hau Berlinale dirudi!” zioen Luis Vil zinema zuzendariak Juventud que no se atreve film laburraren aurkezpenaren atarian. Ez zen Berlinale, baina beharrik ere ez. Laudio eta Amurrioko EPAko irakasleek antolatuta, leporaino bete zuten Amurrio Antzokia iragan ekainaren 4an, Berlineko zinema jaialdiari itzal egiteko moduko aurkezpenarekin. Oholtza gainean, superprodukzio bateko kideak balira bezala: Nere Nuñez, Jon Ander Garibi, Karmele Garayalde, Afrika Patiño, Karima Outaaoui, Aitziber Barrenetxea, Txaro Gandarias eta Iratxe Ugalde.

Miguel Hernandez poetaren Llamo a la Juventud olerkia oinarri hartuta, hezkuntzaren garrantzia aldarrikatu nahi du Aiaraldeko Helduentzako Ikastetxe Publikoko ikasle eta irakasleek elkarlanean ekoiztutako film laburrak. “EPAn dugun ikaslego anitza irudikatu nahi izan ditgu bertan. Oso errealitate desberdinetatik datozen hiru ikasle protagonista ditu filmak; batzuek ikasteko aukera izan dute euren adina eta jatorriarengatik, eta beste batzuek ez”, azaldu dio Jon Ander Garibi irakasleak Aiaraldea Komunikabideari. Hezkuntza bermatua izanagatik ere honi muzin egiten dion, eta, kontrara, kalitatezko heziketa jasotzeko aukera oro probesten duen jendea badela bistaratu nahi izan dute filmarekin.

Prozesu kolektiboa

“Gabonen aurretik estatu mailako eskolarteko film labur lehiaketa batean parte hartzeko gonbidapena jaso genuen”, kontatu digu Nere Nuñez EPAko zuzendariak. Asko pentsatu gabe izen emateko botoian klik egin, eta espero gabeko abentura batean murgilduta ikusi zituzten euren buruak. Abiapuntua izango zen ideia behar zuten lanean jarri ahal izateko. “Etxeko dutxan okurritu zitzaidan filmaren ildo nagusia —oroitu du Garibik barre artean— EPAra iristerakoan lankideekin komentatu eta horrekin aurrera egitea erabaki genuen”.

Lehen harria jarrita, grabaketarekin hastea zen hurrengo urratsa, baina nondik hasi ere ez zekitela onartu digu irakasle taldeak. Noraez hori nahikoa ez, eta film labur lehiaketan hainabt arte eskolarekin lehiatzeak zama gehigarria ekarri zien, baina azkar aurkitu zuten erremedioa Luis Vil zinemagilearen atea joz. “Bagenekien Luisek esperientzia luzea zuela sektore honetan: ideia aurkeztu eta baiezko biribila eman zigun”.

“Pantailan agertzen diren horiek bezain garrantzitsuak dira agertzen ez direnak ere. EPAko ikasle eta irakasle guzti guztiek ekarpena egin dute proiektu hau aurrera atera dadin”

Aurretik ere zinemaren eta interpretazioaren munduan murgilduta ez dagoen jendearekin lan egindakoa da Luis Vil. ASASAM elkartearekin Flores de papel filmatu zuen 2011n, eta Juventud que no se atreve film laburraren grabaketa ere orduko kaosaren tankerakoa aurreikusten zuen zinemagile amurrioarrak, baina ez da horrela izan. “Oso erosoa izan da proiektuan lan egitea.  Onartu behar dut egundoko inurri lana egon dela EPAko kideen aldetik. Oso arduratsu aritu dira zentroko irakasleak, plazera izan da eurekin lan egitea”. Hasierako ideiatik behin betiko gidoia osatu eta filma grabatu arteko prozesua “oso prozesu kolektiboa” izan dela goraipatu du zuzendariak; “denok batera eman ditugu urratsak kontatu nahi genuen hori kontatzeko”.

Bost aktore igo ziren aurkezpen ekitaldian oholtzara, baina pelikularen atzean askoz jende gehiago egon dela, eta dagoela, aldarrikatu du Nere Nuñezek: “Pantailan agertzen diren horiek bezain garrantzitsuak dira agertzen ez direnak ere. EPAko ikasle eta irakasle guzti-guztiek ekarpena egin dute proiektu hau aurrera atera dadin”.

Aktoreen lana

Ezin, ordea, aktore lanetan aritu direnei aitortza egin gabe utzi. “Nik sekula ez nuen pentsatu honelako zerbait egiten amaituko nuenik; uste dut gauza garrantzitsua dela hemen egin duguna”, aldarrikatu du Afrika Patiño film laburreko protagonistetako batek. Lehen aldiz jarri da kamera baten aurrean Afrika, baina ez du baztertzen berriro ere egitea. Berdin mintzatu da Aitziber Barrenetxea EPAko irakaslea: “Espektatiba guztiak gainditu ditu esperientziak. Ni ez naiz inoiz kamera baten aurrean jarri, hasieran beldurrarekin heldu nion proiektuari, baina oso pozik nago emaitzarekin”.

“Nik sekula ez nuen pentsatu honelako zerbait egiten amaituko nuenik; uste dut gauza garrantzitsua dela hemen egin duguna”

Baina film laburrean interpetazio azpimarragarririk bada, hori Karima Outaaouirena da. Amurrio Antzokiko aurkezpenean malko artean eskertu zituen proiektuan parte hartzeko aukera eta bizitako esperientzia. Amurrio Antzokira bertaratutako komunitate musulmaneko kideek Outaaouiren kuraia goraipatzeko hartu zuten hitza proiekzioaren osteko zineforumean, “Karima eredu” dela aldarrikatuz. Karimaren lau seme-alabek ere parte hartu dute proiektuan, eta antzokian izan ziren amari harrotasuna eta babesa adierazteko.

Eta orain zer?

Aho-zapore gozoa utzi die EPAko ikasle eta irakasleei iragan asteazkeneko aurkezpen eta zineforumak. Madrileko finalera pasako diren zain dira orain. “Lehiaketarena aitzakia bat baino ez da izan; Madrilera iritsi edo ez, guk gure burua irabazletzat daukagu”, azpimarratu du Nere Nuñezek. 

Luis Vilek bide luzea aurreikusi dio iragan astean jendaurrean aurkeztutako lanari. Ikastetxeetan baliatzeko oso pieza egokia dela deritzo, “hezkuntzaren aldeko proposamen iraultzailea” dela dio. Gainera, narrazioan gehiago sakontzearen ideiari ez dizkio ateak itxi sortzaile amurrioarrak: “Istorio txiki asko daude grabatu dugun narrazioaren barruan, kontatzea merezi dutenak ere. Nik poz-pozik helduko diot proiektuari jarraipena emateko edozein proposameni”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide