Karpy topaketa egin dute asteburu honetan Artziniegan, izen bereko txirrindularitza taldea oroitzeko. Gaur goizean egin dute bizikleta zaharren ohiko martxa, baina ostiral eta larunbatean ere egon dira ekintzak. Atzo goizean, adibidez, bisita gidatua egin zuten Amurrioko Manuel Acha destilategira, bertan ekoizten baita Karpy izeneko laranja likorea. Gauzak hala, edari horrek promozionatu zuen taldearen material ugari dituzte fabrikako museoan.
Argazkiak: Chris Gomez Dominguez