'Azalera' podcasta

Haizea Urkixoren esperientzia 'March to Gaza' ekimenean eta Enai eta Jorge Bengoaren garaipenak, azalera

Erredakzioa 2025eko ekainaren 19a

Gaurkoa izango da Azalera podcastaren ikasturte honetako azken atala. 

Bi gai oso ezberdin izango ditugu hizpide ikasturte honetako azken Azalera podcastean. Alde batetik, Haizea Urkixorekin mintzatzeko aukera izango dugu, 'March to Gaza' ekimenean, Egipton, izan dituen bizipenen inguruan. 

Bestetik, Enai eta Jorge Bengoa aita-semeak izango ditugu gurekin, Espainiako K-1 Txapelketan lortu dituzten garaipenen inguruan mintzatzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide