Aldiriak zerbitzuko doako abonuak desagertuta, Renfek txartel berriak eskainiko ditu bihartik aurrera. Adinaren arabera prezioa ezberdina izango da eta umeek doan garraiatzeko aukera izango dute.
Zehazki, helduek 20 euro ordaindu beharko dituzte bidaia anitzeko abonua eskuratzeko.
Aldiz, gazteek, hau da, 1999tik 2010era bitartean jaiotakoek, 10 euroren truke eros dezakete abonua.
Azkenik, umeek (2010etik 2025era jaiotakoek) trena doan erabiltzeko aukera izango dute.
Duela ia hiru urte sartu zen indarrean doako abonua eta uztailean agortuko da erabiltzeko epea.