Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak oharra zabaldu du jakinarazteko ikerketa burutu duela Ferosca, Mendi eta Larragorriko zentral eolikoek sortuko duten zarata kopurua ezagutzeko. Besteak beste, Untzuetako eguraldi estazioko datuak baliatu dituzte.
Taldearen lanen arabera, 68 eta 72 dB(A) sortuko dituzte zentralek eta, ondorioz, legeak eta osasunak ezarritako mugak gaindituko dituzte.
Plataformak erantsi du zarata "pultsantea eta beheranzkoa" dela eta, ondorioz, herritarren atsedena zailduko duela, gauez bereziki.
Aiaraldeko Mendiak Bizirikek salatu du proiektu hauek onartzeko orduan ez direla benetako ondorioak ikertzen ari.
Hori dela eta, egitasmoak bertan behera uztea exijitu du plataformak, baita ikerketa independenteak egikaritzea ere.