KRONIKA

Ur gainean kultura eraikiz

Ainhoa Basarrate eta Maialen Ginea 2025ko uzt. 1a, 16:00

Bilbok azken urteetan kultura ekitaldi berritzaile eta ausartak antolatzeko duen gaitasuna nabarmen handitu du, eta horren adibide argia da BBK Ria ekitaldia. Gure eskualdean jaiotzen den Nerbioi ibaia, espazio natural izatetik kultur eszenatoki bilakatzera igaro zen ekainaren 28an.

BBK Fundazioak bere hamargarren urteurrena ospatzeko antolatu zuen hitzordu berezi hau. Arenal eta Udaletxeko zubien artean kokatutako eszenatoki flotante ikusgarri batean, euskal kultura, artea eta musika izan ziren protagonistak, ibaiko uretan islaturik. Ikuskizuna doakoa zen eta ikusmin handia piztu zuen:  30.000 pertsona baino gehiago bildu ziren, ibaiertzetan, itsasontzietan eta piraguetan, giro aparta sortuz.

Horrelako ekimenek Nerbioiaren balio kulturala eta soziala berrinterpretatzeko aukera ematen dute eta inspirazio iturri izan daitezke: natura eta kulturaren arteko elkargunea erakutsiz eta ingurune naturala uztartzeko modu berriak irudikatzen. Instalazio artistikoak eta zuzeneko musika ingurunearekin bat eginda.

Eta zergatik ez, halako proiektuak Aiaraldeko ibaien inguruan ere pentsa daitezke etorkizunean: tokiko identitatea indartzeko, komunitatea batzeko, kultura naturara hurbiltzeko eta artea ingurunearekin elkarrizketan jartzeko.

Bilbok erakutsi du posible dela ur gainean ere kultura eraikitzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide