Uzta oparoa utzi dute Kultur Faktoriak emandako Sormen Bekek. Lau sortzaileren proiektuak lagundu dituzte orotara, eta ostegunean egon zen orain arte garatutakoa ikusteko aukera. Garapen fasean murgildutako obrak aurkeztu zituzten lau artistek, oraindik amaitu gabekoak, baina ikus-entzuleak asetuta atera ziren bi ordu baino gehiago iraun zuen emanaldi bateratutik.
Natalia Albenizekin hasi zuten arratsaldeko sorkuntza maratoia. Natura eta nortasunaren eraikuntza jorratu ditu ilustratzaileak bere proiektuan:
Julen Zubieteren txanda izan zen jarraian. Zinemagile orozkoarrak ikus-entzunezko lan esperimental bat garatu zuen zuzenean, argiekin eta isladekin jolastuz:
Nagore Tamayok, aldiz, kantuz eta dantzaz bete zuen Faktoriako oholtza, "inozentziaren heriotzaz" mintzatzeko:
Bukatzeko, Rlantzek musika elektroniko atmosferikoa eraman zuen Laudioko Gardea auzoan kokatutako pabilioira: