377.000 euro banatu ditu Arabako Foru Aldundiak lurralde historikoko tokiko erakundeen artean, "turismo baliabideak modernizatzeko". Hogei proiektu finantzatu dituzte guztira, eskualdeko hiru tartean.
Alde batetik, Aiaraldeko Kuadrillari eman diote dirua, iaz abiatutako proiektu bat amaitzeko: panel informatiboak, seinalizazioa eta interpretazio elementuak jartzea eskualdeko bost ibilbidetan barrena. Amurrioko Udalak ere jaso du finantziazioa, eta turismo-panel berriak diseinatu eta jartzeko baliatuko du.
Artziniegakoak, aldiz, bi egitasmo garatuko ditu jasotako laguntzarekin. Alde batetik, 'coworking' gunea atonduko du Kultur etxe berrian. 6-8 postu inguru izango ditu espazio horrek, eta nomada digitalak erakartzea izango du helburu, Foru Aldundiaren BuleGO! egitasmoaren barruan.
Horrez gain, errealitate areagotuko aplikazio bat ere garatu nahi du Udalak, udalerriari buruzko informazioarekin eta 360 graduko argazki zein bideoekin.