Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epaiak euskarari erreferentzia egiten dieten EAEko udal legearen dekretuaren artikulu gehienak baliogabetu dituela salatu dute gaur UEMAn dauden udalek, Orozko eta Arrankudiaga-Zollokoak tartean. Hain zuzen, euskara lehenestea debekatu dute epaileek, koofizialtasuna urratzen duela iritzita.
VOX alderdiaren ekimenaren ondorioz esku hartu du auzitegiak. Horren aurrean, Orozkon zein Arrankudiaga-Zollon euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu dute gaur.
Argazkiak: Txomin Egiluz Sagastizabal, Samuel Pasandin Sanchez, Arrankudiaga-Zolloko Udala