Abereak mihi urdinaren birusaren aurka txertatzera deitu du Bizkaiko Foru Aldundiak

Maider Ramirez Martin 2025eko uztailaren 28a

Behiak Laudioko Dolumin Barikuko azokan. / Aiaraldea.eus

Animalia hausnarkariei, esaterako, ardi eta behiei eragiten die gaixotasunak eta txertaketa doakoa da.

Mihi urdina Bizkaian hedatu ez dadin, txertaketa indartu nahi du Foru Aldundiak, eta horretarako dei egin dio abeltzaintzaren sektoreari. Behiei, ardiei zein ahuntzei (animalia hausnarkariei) eragiten die birusak, eta 3 serotipoaren kasuak antzeman dituzte Kantabrian eta Ipar Euskal Herrian, foru erakundeak jakitera eman duenez.

Era berean, Vocento taldeak argitaratu du Iurretan detektatu dituztela beste bi kasu eta beste foku bat Mena Haranean. Hedatzen jarraitu ez dadin sendotu nahi dute kanpaina, zeina apiriletik dagoen abian.

Culicoides generoko eltxoek transmititzen dute mihi urdinaren birusa eta 3 serotipoa da, egun, arazo gehien sorrarazten dituena: "behietan sintoma klinikoak eragiten ditu, eta ardien heriotza-tasa % 15era artekoa da", azaldu du foru erakundeak.

Erabat doakoa

Gogoratu dutenez, erabat doakoa da abereak txertatzea, Aldundiak finantzatzen baitu % 100. Ustiategi bakoitzeko albaitariak egin dezake txertaketa, edo hala nahi izanez gero, urteko saneamendu-kanpainaren barruan ere egin daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide