21 proposamen aurkeztu dituzte guztira Arabako Foru Aldundiaren 2026ko Aurrekontu parte-hartzaileetara, eta horietako hiru dira Aiaraldekoak.
Alde batetik, Lamuzako "gaztelua" bidezidorren sarearen informazio-zentro gisa birgaitzeko proposamena sartu da 2.000 biztanletik gorako udalerrien kategorian.
Eskualdeko beste bi proposamenak, aldiz, 2.000 biztanletik beherako udalerrien kategorian daude. Okondoko Urisandi bidea egokitzean datza horietako bat, eta Artziniegako Erlojuaren Dorreko ordulariak zaharberritzean, aldiz, bigarrena.
Hemen ikus daitezke aurkeztu diren proiektu guztiak.
Herritarren bozketaren bidez ebatziko da 21 ekimen horietako zeintzuk egingo diren. Hala ere, hori baino lehen, bideragarritasunaren azterketa ekonomikoa egingo dute egitasmo guztiekin. "Irizpide ekonomikoak, juridikoak, teknikoak eta foru-eskumenekoak" betetzen diren baloratuko dute hor, eta langa hori gainditzen dutenak soilik igaroko dira bozketa fasera.