Kalean da honezkero Aiaraldea Jaietan aldizkariaren zenbaki berria. Urtero bezala, abuztuan eta irailean eskualdean egongo diren jai guztien informazioa biltzen du ehun orri baino gehiago dituen argitalpenak.
Aiara, Okondo, Urduña, Arrankudiaga-Zollo, Amurrio, Laudio, Orozko eta Artziniegako auzo, kale edota festa nagusietako programazio guztiak biltzen ditu aldizkariak. Egunez egun eta orduz ordu eskualdean dauden ekintzen gida da honakoa.
Egitarauak ez ezik, jaiei lotutako betse hamaika eduki ere bildu ditugu Aiaraldea Jaietan argitalpenean: Oholtza gainera igoko diren musika taldeei elkarrizketak, jai-kuadrillen testigantzak, erreportajeak... Eta, nola ez, udalerri guztietako txupinero eta pregoilarien hitzak bildu ditugu ere.
Datozen egunetan eskuragarri egongo da aldizkaria eskualdeko saltoki, taberna eta bestelako establezimenduetan. Herritarrek toki horietan izango dute hartzeko aukera, erabat doan.