Puntako txirrindulariek zeharkatu dituzte gaur Aiaraldeako errepideak, Burgoseko Itzuliaren 3. jardunaldian. Angulo mendatean behera egin du Burgoseko San Pedro de Cerdeña monasteriotik abiatu den tropelak, eta Ozekako eta Landetako gainak igo dituzte.
Urduñako Mendateak sortu du, ordea, ikusmira gehien. Dozenaka zale elkartu dira mendateko errepide bazterretan txirrindulariak animatzeko.
Palestinaren alde errepidera
Puntako kirol hitzorduaren presentzia baliatu dute Urduñako eta eskualdeko herritarrek Palestinaren aldeko alderria lau haizetara zabaltzeko. Urduñako Mendatean palestinar banderak banatu dituzte, eta ugariak izan dira Israelek darabilen genozidioaren aurkako pankartak igoeran zehar.