Kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren ikasturteko lehenengo zenbakia

Erredakzioa 2025eko irailaren 11

Ikasturte berriari ongi etorri emanez eta udako jaietan bizitakoa birpasatuz, inprentatik atera berri da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren lehenengo zenbakia.

Kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren ikasturteko lehenengo zenbakia, 220. zenbakia alegia. Irailari ongi etorria ematearekin batera, udako festek utzitakoari erreparatu diogu. Aiaraldea Komunikabideko kazetariok eta boluntarioak festarik festa aritu gara argazki kamera eskutan, eta egindako lanaren zati txiki bat ekarri dugu paperera.

Bestelako kontuak ere jorratu ditugu, hala nola Euskalgintza Kontseiluak eskualdeko hamabi ikastetxerekin abiatutako Euskara gabe ez gara kanpaina.

Gaiaren inguruan gehiago sakontzeko asmoarekin, manifestura batu diren ikastetxeetako arduradunekin elkarrizketa segida abiatu dugu. Euskalduntzea arriskuan dagoela diote eskualdeko hezitzaileek, eta horren atzean dauden arrazoiak aletu nahi izan ditugu.

Iritzi atala

Atal berria estreinatu dugu hamabostekariaren zenbaki honetan. Aurrerantzean iritzi atala aurkituko du irakurleak agerkariaren barruan, eskualdeko iritzigile desberdinen testuekin osatua. Lehenengo zenbaki honetan, Koldo Gilsanz, Bambi, Ane Arandia eta Imanol Arberas elkartu ditugu kontu-kontari.

Hauek eta beste hainbeste gai interesgarri aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da argitalpena eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide