Aiaraldea Kooperatiba Elkartea itzultzaile, interprete eta zuzentzaile lanak egingo dituen pertsona baten bila dago, astean 30 orduko jardunean aritzeko kontratu mugagabearekin.
Interesdunek urriaren 8ra arte bidali beharko dituzte curriculuma eta aurkezpen gutuna Faktoriako webguneko 'Gurekin lan egin' atalera.
Edozein zalantzarik izatekotan, lanpoltsa@aiaraldea.eus helbide elektronikora idazteko aukera dago.
ITZULTZAILE, INTERPRETE ETA ZUZENTZAILE LANPOSTUA
FUNTZIOAK:
- Testu dokumentuen itzulpenak egitea (es<>eu).
- Ekitaldi, batzar eta saioen aldibereko interpretazio lanak egitea (eu>es).
- Aiaraldea Hemen egunkariaren hizkuntza zuzentasuna berrikustea.
- Bestelako argitalpenen hizkuntza zuzentasuna berrikustea.
OINARRIZKO ESKAKIZUNAK:
- Sarrerako probaldia gainditzea.
- Hizkuntzak: euskararen eta gaztelaniaren ezagutza handia.
- Lizentziaduna izatea itzulpengintzan edo filologian.
- Ordenagailuz lagundutako itzulpen tresnak (Wordfast, Trados...) erabiltzen jakitea.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
BALORATUKO DA:
- Itzulpengintzan eta interpretazio lanean esperientzia izatea.
- Euskarazko C2 titulua.
- Beste hizkuntza batzuen ezagutza/titulazioak (batez ere, ingelesa eta frantsesa).
- Interpretazio azpiegituren erabileraren gaineko ezagutza.
- Ikus-entzunezkoen itzulpen tresnak ezagutzea (Aegisub, Subtitle Workshop...).
- Zinpeko itzultzaile titulua.
- Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriako erabiltzaile izatea edota proiektuan modu boluntarioan parte hartzea.
- Autoa eta B motako gidabaimena izatea.
ESKAINTZEN DA:
- Kontratu mugagabea, 3 hilabeteko probaldiarekin.
- Astean 6 orduko jardunaldia egunero, astelehenetik ostiralera.
- Ordutegia: moldagarria.
- Telelana egiteko aukera.
- Hilabeteko soldata: 1.305 € gordin.
- Lanpostua Laudioko industriagunean (Araba) dago.
- Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
- Lantalde bizi eta dinamiko baten partaide izatea.
- Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
- Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
IZEN-EMATEA:
EPEA: Lan-deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, URRIAREN 8ra arte ondorengoak bidali beharko dituzte lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera:
- Curriculuma
- Aurkezpen gutuna
HAUTAPROBA ETA ELKARRIZKETA: Jasotako curriculumak eta aurkezpen gutunak aztertu ondoren, proposatutako funtzioak eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo dugu. Hauek hautaproba eta elkarrizketa saioetan parte hartzeko deituko ditugu. Parte-hartzaile guztiei emango diegu ebazpenaren berri.