Ia bi urte beteko dira laster Israelek Gaza erasotzeari ekin zionetik. Geroztik 65.000 palestinar baino gehiago hil ditu Armada Israeldarrak, horien artean asko eta asko umeak. Hori guztia salatzeko manifestazio nazionala deitu dute Iruñean larunbatean, 12:00etan hasiko dena.
Eskualdeko herritarrek ekimenean parte har dezaten, Laudion autobusa antolatu dute eta eskualde osoko jendeari dago irekirik izen-ematea. Garraioa 9:30ean abiatuko da Laudio Institututik.
Aukera hori baliatzeko, aurretik El Lio tabernan egin behar da inskripzioa. Langabeek eta ikasleek 10 euro ordainduko dituzte eta gainerakoek, aldiz, 15 euro. Itzulera 16:00etan izango da Iruñeatik