EH Bilduk prentsa oharra zabaldu du iragartzeko hainbat galdera egingo dizkiola Renfeko C-3 lineari buruz Susana Garcia Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Sailburuari.
Urduña eta Bilbo lotzen dituen garraio publikoko ibilbide hori tokiko erakundeen eskumena da egun. EH Bilduk salatu duenez, "eskuragarri dagoen informazioaren arabera, ordutegia aldatu egin behar zen irailaren 21etik aurrera, 'neguko' ordutegia martxan jartzeko. Horri esker, egun horretatik aurrera zerbitzu-kopurua handitzea espero zen. Baina irailaren 21a pasa da eta ohiko zerbitzua ez da berrezarri".
Horrez gain, koalizioak honakoa nabarmendu du: "Ez da inolako informaziorik jakinarazi eta erabiltzaileek ez dakite ziur zein izango diren ordutegiak datozen egun eta asteotan".
“Gaur egun, Aiaraldean C3k eskaintzen duen zerbitzua funtsezkoa da langile zein ikasleentzako. Hori dela eta, eskatzen dugu lehenbailehen ohiko ordutegiak eta maiztasunak berreskuratzea kalitatezko garraio publikoa bermatu ahal izateko”, nabarmendu du Amancay Villalba EH Bilduko legebiltzarkideak.