Zazpi aiaraldear igo dira Arabako Mendi Txirrindularitzako Txapelketako podiumera

Erredakzioa 2025eko urriaren 6a

Zazpi aiaraldear igo ziren l 1 1759695299574
Zazpi aiaraldear igo ziren l 2 1759695323096
Zazpi aiaraldear igo ziren l 3 1759695332031
Zazpi aiaraldear igo ziren l 4 1759695342337
Zazpi aiaraldear igo ziren l 5 1759695352947
Zazpi aiaraldear igo ziren l 6 1759695360681
Zazpi aiaraldear igo ziren l 7 1759695368553
Zazpi aiaraldear igo ziren l 8 1759695375711
Zazpi aiaraldear igo ziren l 9 1759695382770
Zazpi aiaraldear igo ziren l 10 1759695391541
Zazpi aiaraldear igo ziren l 11 1759695399548
Zazpi aiaraldear igo ziren l 12 1759695406022
Zazpi aiaraldear igo ziren l 13 1759695413757

Larunbatean jokatu zen txapelketa Laudion. 

Laudion jokatu zuten Arabako eskola kiroleko lehiaketa larunbatean. Adei Font laudioarrak irabazi zuen eta Unai Llano izan zen hirugarren haur kategorian. Kimuen kategorian Ekaitz Echevarria izan zen bigarren eta Aiur Bordagaray hirugarren mutilen artean.

Naroa Gonzalez izan zen nesken bigarren postua eskuratu zuena.  Benjaminei dagokienez, Maider Bordagaray izan zen txapelduna eta Nerea Moreno hirugarrena. 

Jardunaldiak parte-hartze bikaina izan zuen, Arabako eskola guztietako haur eta gaztetxoekin, baita oraindik inolako eskolatan ez dauden baina parte hartu eta esperientzia bizitzeko aukera izan zuten neska-mutil batzuekin ere.

Denboraldiko proba guztiak zabalik daude, hain zuzen ere, horretarako: txikiek esperimentatu, ondo pasa eta txirrindularitzaren mundura hurbil daitezen.

Laudioar Txirrindulari Elkarteak adin-talde bakoitzera egokitutako ibilbide polita prestatu zuen.
Txikienek igoerak, bihurguneak eta jaitsierak zituen zirkuituaz gozatu zuten, eta parte-hartzaile guztiek ederki pasa zuten.

Bestalde, kimuak eta haur kategoriakoak zailtasun handiagoko ibilbidean lehiatu ziren; igoera eta jaitsiera zorrotzek emozio handia eman zioten lasterketa guztiei.

Argazkiak: Txemi Llano

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide