Gurasolekuren emaitzak: 500 erabiltzaile baino gehiago bost urtetan, eta gorantz

Txabi Alvarado Bañares 2025eko urriaren 8a

Gurasoleku (G) izen emateak: Gurasoeuskaltegia (GE) Gurasolagun (GL) eta Gurasolagun agenda (GA) programen izen-emateak 2021etik.

2021ean abiatu zuten programa, eta aurtengo edizioan 166 herritar ari dira parte hartzen, inoiz baino gehiago. 

Bost urteko ibilbidea egin du Gurasoleku ekimenak, eta geroz eta arrakasta handiagoa ari da izaten, Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluko kideek nabarmendu dutenez. Aurten eskualde osora zabaldu da programa, Amurrio, Laudio, Urduña, Orozko, Arrankudiaga, Aiara, Okondo eta Artziniegako ikastetxeetara helduta, eta 166 izen emate egon dira guztira, inoiz baino gehiago.

Gauzak hala, bost urteetako datuak batuta, 503 pertsonek eman dute guztira izena Gurasolekun. Hiru egitasmo barnebiltzen ditu ekimenak: Gurasoeuskaltegia (euskara ikasteko), Gurasolagun (berba egiten trebatzeko) eta Gurasolagun agenda (familian egiteko euskarazko aisialdi eskaintza). Azken horrek du arrakastarik handiena, aurten egondako 166 izen emateetatik 106 izan baitira ekimen horretarako. 

Beste zifra global batzuk ere eman dituzte ekimenaren sustatzaileek: 24 ikastetxe eta haur eskolek hartu dute parte bost urtetan, gurasoentzako 19 saio egin dituzte, irakasleentzako 6, eta baita bi aurkezpen publiko ere, Kirikiño aisialdi taldearekin elkarlanean. Modu horretan, 1.222 ikasle eta haurren familiengana iritsi direla kalkulatu dute. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide