Kaleratze arriskuan dauden Maderas de Llodioko langileak dira inprentatik atera berri den Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berriko protagonistak. Garnica taldeak 39 behargin kaleratu nahi ditu eta produkzioaren zati bat eskualdetik kanpo eraman. Langileek greba mugagabea abiatu dute enpresaren asmoak gelditzeko. Honezkero 19 egun luzatu den lanuzteari aurpegia jarri nahi izan diogu hamabostekarian, dozenaka grebalariren erretratuak bilduta.
Bastelako gaiak ere jorratu ditugu hamabostekariko 32 orrialdeetan. Elkarrizketak, erreportajeak, aktualitateko albisteak edota iritzi zutabeak aurkituko ditu irakurleak bertan. Datozen egunetan banatuko da argitalpena eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.