Enplegua erregulatzeko espedientearen kontsulta epea agortzeko bezperan, manifestazioa egin dute Maderas de Llodioko langileek. Lantegiaren ataritik herrigunera jaitsi dute Garnica konpainiaren asmoak salatzeko protesta, eta dozenaka herritarren babesa jaso dute Herriko plazan.
Bihar dute azken bilera eguna 39 behargin kaleratu eta produkzioaren zati bat eskualdetik kanpo atera nahi duen zuzendaritzarekin. Langileek mobilizazioa egingo dute bileraren atarian: 10:00etan Bilboko Abando hotelaren aurrean jarri dute hitzordua.