Maderas De Llodio, Mubea-Inauxa, Amurrio ferrocarril, Amurrioko eta Laudioko udalak, Artiach, Tubos Reunidos, BM supermerkatuak, Aiala Vidrio, IFBS, Laudioko DIA... eskualdeko hainbat lantokitako beharginek egin dute bat Palestinaren alde atzo deitutako lanuzte orokorrarekin. Laudio zein Aretako hezkuntza komunitateetako kideak, aldiz, elkarrekin joan dira Bilboko mobilizaziora, tren geltokien parean talde argazkiak egin eta gero.
Arratsaldean hiriburuetatik herrietara mugitu dira mobilizazioak. Aiaraldean sei elkarretaratze deitu dituzte guztira: Urduñan eta Arrankudiagan zazpietan, eta ordu erdi beranduago Laudion, Amurrion, Orozkon eta Urdunan.
Argazkiak: LAB eta Laudio zein Aretako hezkuntza komunitateak