Aiaraldea Komunikabideak asteazkenean (urriaren 22an) zozkatuko du EzBerdin Berdinak ikuskizunerako sarrera bikoitza. Kukai dantza taldea dago, neurri handi batean, lanaren atzean, baina musika elektronikoa, rapa edota txalapartaren soinuak ere txertatu dituzte. Bertsolaritzak eta antzekiak ere tartea izango dute gainera.
Berez, obra efimeroa izango da eta zazpi saio egongo dira soilik: Bilbon, Gasteizen, Iruñean, Donibane Garazin eta Donostian. Komunikabideak zozkatuko dituen sarrerak EITBren egoitzan baliatu ahalko dira urriaren 25ean, 19:00etan.
Ekoizpen handia da EzBerdinak Berdin, zentzu guztietan. Parte hartzaile ugari daude eta 110 minutuko iraupena dauka obrak.
Eusko Ikaskuntzak sustatu du ikuskizuna, eta bere XIX. kongresuaren ondorioz irekitako gogoetaren emaitza da. Kongresuak euskal gizartearen erronkak, aniztasuna eta etorkizuneko ikuspegiak jorratu zituen, eta gogoeta horiek hizkuntza eszenikora eramango ditu piezak.
Zozketan parte hartzeko, eman izena hemen.