'Azalera' podcasta

'Azalera' podcastaren denboraldi berria abiatuko dugu datorren ostegunean

Erredakzioa 2025eko urriaren 17a

Ostegunero emitituko da eskualdeko gaurkotasuna ardatz duen saioa, 13:00etan. 

Datorren astean ekingo diogu Aiaraldea Komunikabidetik Azalera podcastaren denboraldi berriari. Aurreko ikasturtean bezala, ordubete inguruko saioa izango da, eskualdeko gaurkotasuna ardatz izango duena. Zuzenean ikusi ahalko da ostegunero, 13:00etan, Aiaraldea.eus atarian eta komunikabidearen gainontzeko plataformetan. 

Eskualdeko aktualitate instituzionalaren jarraipenak presentzia nabarmena izaten jarraituko du programan. Aiaraldea Komunikabideak eskualdeko alkate guztiei luzatu die saioan elkarrizketatuak izateko gonbidapena. Gauzak hala, datorren asteko ostegunean Ainize Gastaka bertaratuko da magazinera, udalerriko gaurkotasunezko gaien inguruan mintzatzera. 

Herritarrek ere aukera izango dute elkarrizketan parte hartzeko, galderak aurretik bidalita. Horretarako, audio bat bidali beharko dute plazaratu nahi duten galderarekin 688 84 81 52 telefonora (Whatsapp edo Telegram bidez) edo erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera, euren izen-abizenak zehaztuta. Astelehenean (urriak 20) itxiko da horretarako tartea, 21:00etan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide