Ia 300 herritar bildu ditu buru osasunaren aldeko ibilaldi sozialak, antolatzaileek azaldu dutenez. Tartean egon dira eskualdeko udal ordezkari ugari, eta Asasameko kideek aukera baliatu dute instituzioek baliabide gehiago jarri behar dituztela aldarrikatzeko.
"Itxaron zerrendak daude mediku profesionaletan, itxaron zerrendak daude pisu tutelatuetan, eta itxaron zerrendak daude buru osasunaren esparru guztietan", salatu dute, "horregatik aldarrikatzen dugu, beste behin ere, instituzioak inplikatu behar direla beharrezko baliabide guztiak jartzen buru osasun arazoak dituzten pertsonentzat".