Nortegas konpainiak jakinarazi du atzo istripua gertatu zela bere hodi batean, beste enpresa baten hondeamakinak nahigabe hodi bat apurtu zuenean.
Ezbeharrak ez zuen zerbitzu etenik eragin, baina gaur konponketak egingo dituzte eta horren ondorioz, gas horniketarik gabe gera daitezke bezeroak.
Nortegasek argitu du hodia konpondu behar dutela eta bere teknikariak horretan ari direla jadanik. Gas etenaldiak 10:00etatik aurrera gerta daitezke, baina enpresa saiatuko da ahalik eta eragozpen gutxien sortzen dituen 10.000 bezeroen artean, herritarrak zein enpresak.
Istripua Vidrala enpresa barruan
Zenbait iturrik Aiaraldea Komunikabideari azaldu diotenez, ezbeharra Vidrala enpresako lantegian jazo zen. Azpiegitura berritzeko obretan ari direla, hondeamakina batek kolpea eman zion hodi bati.