ZOZKETA

65 eta 75 eurotan baloratutako Errigorako bi saski zozkatuko ditu Aiaraldea Komunikabideak

Erredakzioa 2025eko urriaren 23a

Produktu ekologikoz osatuta dago Euskarari Puzka kanpainako saski berdea. / Errigora

Nafarroako produktuekin osatutako saskiak azaroaren 13ra arte erosi ahalko dira eta Agerreko euskalgintzara bideratuko dute irabazien % 25.

Gaur abiatu du Errigorak aurtengo Euskarari Puzka! kanpaina, eta udazkenero bezala, Nafarroako erdialdeko eta hegoaldeko produktuz osatutako hiru saski mota jarri dituzte salgai. Aiaraldea Komunikabideak horietako bi zozkatuko ditu azaroaren 7an, hemen.

Saski berdea eta gorria izango dira zozketan parte hartuz gero irabazi daitezkeenak; 65 eta 75 eurotan baloratuta daude, hurrenez hurren.

Produktu ekologikoz erabat osatuta egoteagatik nabarmentzen da, hain zuzen, kutxa berdea. Bertan honako elikagai zein edari hauek daude: piperrak, olioa, zainzuriak, orburuak, txitxiroak, pasta, tomatea, teilak, txokopipitak, sagar zukua, ozpina eta ardo beltz-erdi ondua.

Saski gorria, aldiz, produktu hauek osatzen dute: olioa, piperrak, zainzuriak, ardi-gazta, turroia, mantekadak, polboroiak, txokolatezko molineritoak, ardo beltza (18 hilabete barrikan), ardo zuria eta patxarana.

Aiaraldea Komunikabideak zozkatuko dituen bi saski mota horiez gain, saski beltza ere jarri dute salgai, 60 euroko prezioan. Olioa, piperrak, zainzuriak, orburuak, kardua, potxak, borraja, ilarrak, teilak, patxaran mantekatuak mahats zukua eta ardo beltza daude kutxa honetan.

Ezinbestekoak euskararentzat Agerrean da aurtengo kanpainaren leloa, eta aurten ere irabazien % 25 Agerreko zonaldean euskalgintza babestera bideratuko dituzte. Ohi bezala, Faktoria kutxen banaketa gunea izango da .

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide