AIARALDEA HEMEN

Oldarraldi arrazista aztergai Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berrian

Erredakzioa 2025eko urriaren 24a

Inprentatik atera da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. Gai ugari jorratu ditugu bertan, geroz eta gehiago hedatzen ari den oldarraldi arrazista tartean. 

Kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. Saida El Bakaliren testigantza jaso dugu azalean. El Bakali adingabea zela iritsi zen Espainiako estatura, hamaika urte daramatza Laudion bizitzen, eta gazte zein familia migratuak artatzen egiten du lan gaur egun. Geroz eta gehiago hedatzen ari den oldarraldi arrazistaren inguruan luze mintzatu da gurekin.

Arrazismoari aurre egiteko eta elkarbizitza eta gizarte kohesioa lantzeko bide izan daiteke ere Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak eskualdeko hamabost ikastetxetan sustatutako Aiaraldeko Hizkuntzen Mapa dinamika. Ikasleek egindako lanaren datuak bildu ditugu, ikasgeletan lantzeko proposamen didaktiko desberdinekin batera.

Askoz gai gehiago

Baina kontu gehiago landu ditugu agerkariko 32 orrialdeetan. Aitziber Duarte zeramikagileak Balintxa baserriko ateak zabaldu dizkigu, esaterako. Sorkuntza artistikorako espazio irekia atondu nahi du Duartek gurasoen jatetxeak utzitako hutsunean.

Hauek eta beste hainbeste gai interesgarri aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da argitalpena eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide